Zergatik deitzen da Ebla?

Ebla egungo Sirian kokatzen den brontze aroko hiri baten izena da. Aleppotik 50 bat kilometrora dagoen Tell Mardikheko indusketa arkeologikoek hiri zahar horren hondarrak azalaratu zituen duela 50 urte baino gehiago. Ordutik ikasi dugu Ekialde Hurbileko hiri aberatsa izateaz gain erreinu garrantzitsu izan zela. Egipto, Sumer, Akkad eta Anatolia elkartzen zituen bideen erdigunean egonagatik, merkataritza jorratu zuten batez ere, eta bertan urrutiko lehengai eta materialak topatu dituzte, esaterako urrea, lapis lazuli harriak, estainu eta kobrea, etab.

Bertan topatutako aurkikuntzarik interesgarriena buztinezko milaka taulatxoz osatutako artxiboa da. Sumeriaraz eta eblaieraz idatzitako taulatxo horietan eguneroko gauzak zeuden: zergak, toki izenen zerrendak, idazketa-ariketak eta abar. Haien artean, inoiz topatu den bi hiriren arteko itun zaharrena dago.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: