Ongi etorri Ebla Liburudendara

Blog honetan Ebla Liburudenda Espezializatuari buruzko informazio guztiak aurkituko duzu. Oraindik denda txukuntzen ari gara baina laster irekiko dugu (seguruenik Urriaren hasieran).

Eblan zientzia-fikzio eta fantasiazko literatura, rol eta mahai-jokoak, komikiak, kartak eta beste topatu ahalko dituzue. Horretaz gain, Eblan jokuak ezagutu, probatu eta jokatzeko espazioa eskaintzen dugu: gogoa askatu eta, txikitan bezala, mundu berriak imajinatzeko.

Zergatik denda hau?

  • Jendeak jokatzeko beharra duelako.
  • Fikzioak gure errealitatea aldatzeko tresnak ematen dizkigulako.
  • Mundu berriak asmatzea dibertigarria delako.

Ongi izan eta Eblan ikusiko gara!

Deja un comentario